XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zergatik utzi Lurra haren urrezko janzkia gabe? Mahatsak eta irasagarrak barik? Izan bihotz oneko.

Eta Hotzak: - Hobe litzateke dena dagoen bezalaxe uztea.

Bestela berandu iritsiko gara Neguok.

Oso gogaikarria da hemisferio batetik besterako bidaia, bai untziz eta bai ferrokarrilez ere.

Arrainak harrez gero ez zuen hitzik egiten.

Bere begietan bi gartxo urdin agertu ziren.

- Baina nork ekarri du arrain hau? - Deitu arrantzalea bada, Kare-eta-Elur.

Sartu zen arrantzalea janzkia ezkataz beterik zeukala.

- Non hartu zenuen arrain hau? - Itsasoan.

@- Ba berriro itsasoratuko duzu, Jainkoari desobeditzen ari baita; mintzatzen da, eta arrainek ez dute hitz egin behar.

- Buztanetik eramango dut horzka ez nazan.

Orduan arrainak jauzi bat egin zuen eta baso baten barna itsasoetako uretan hondoratu zen.

Denak konturatu ziren orduan arrain magiko bat zela eta Udazkenak bizi izaten utzi zituzten.